segurtasuna hobetzea

Ondoren, soka bidezko sarbide-lanek segurtasunari dagokionez dituzten abantaila nagusiak zerrendatuko ditugu:

  • Nazioarteko IRATA elkarteak protokolizatu eta Health &Safety erakundeak bermatutako teknikak, “0 istripu” indizea mantentzen dutenak 40.000 teknikarirentzat, 32 herrialdetako 300 konpainiatan.
  • Europako zuzentarauen araberako material eta ekipo ziurtatuak, protokolizatutako aldizkako ikuskapen zorrotzekin.
  • Teknikariak prestatzeko eta ziurtagiria emateko planak, kanpo eragileek aztertuta.
  • Laneko protokolo, arriskuen ebaluazio eta erreskate-plan espezifikoak egitea lan bakoitzerako.
  • Beste kontrata batzuen esku-hartzerik behar ez izatea (langileak eta baliabide laguntzaileak) oso garrantzitsua da segurtasun arloan.
  • Segurtasuna soka bidezko teknikari bakoitzaren know-how delakoaren barne dago. Horrela izanik, baliabide laguntzailea ez da arrisku faktore osagarri bat izango, aldamio edo jasogailuen aldi baterako erabilerarekin gertatzen den bezala.

eraginkortasuna handitzea

Ondoren, soka bidezko sarbide-lanek eraginkortasunari dagokionez dituzten abantaila nagusiak zerrendatuko ditugu:

  • Arin instalatu eta biltzeko moduko sistema, aldamioen muntaketarekin konparatuta.
  • Aldamio edo jasogailuekin iristeko zailak diren eremuetan lan egiteko aukera ematen du, hala nola leku malkartsuak, ura edo leku librerik ez duten lantoki edo biltegiak.
  • Inguruan eta lan egiteko tokian daukan eragina oso txikia da, baita hirugarrenentzako arriskua ere.
  • Ez dago alokairu-kosturik lanik gabeko aldietan edo ustekabean gelditu behar izan denean.
  • Teknika arin eta bizkorrak direnez, produkzioaren geldialdiak eta horiekin lotutako kostuak oso txikiak dira.
  • Biltegiratzeko espazioak oso txikiak dira.
  • Teknika berritzaile horiek hobekuntza handiak ekarri dituzte eta gure bezeroen kostuak murriztu dituzte.

beste baliabide batzuekiko konparazioa

Plataforma jasogailua

  • Lan egiteko lurzoru egokia behar da
  • Gehieneko altuera mugatuta dago
  • Arriskutsua da langileentzat
  • Garraiatu eta jasotzeko denbora behar da
  • Biltegiratzeko baldintza zehatz batzuk bete behar dira
  • Garraiobide pisutsu bat behar da
  • Lanegun ez direnetan ere kostu handiak daude

Aldamioa

  • Lan egiteko lurzoru egokia behar da
  • Lanerako leku egonkorra behar dute
  • Garraiatu eta jasotzeko denbora behar da
  • Biltegiratzeko baldintza zehatz batzuk bete behar dira
  • Garraiobide pisutsu bat behar da
  • Lanegun ez direnetan ere kostu handiak daude
  • Garraiatu eta jasotzeko denbora behar da

Garabia

  • Lan egiteko lurzoru egokia behar da
  • Arriskutsua da langileentzat
  • Askotan eten behar da
  • Garraiatu eta jasotzeko denbora behar da
  • Garraiobide pisutsu bat behar da
  • Lanegun ez direnetan ere kostu handiak daude
  • Garraiatu eta jasotzeko denbora behar da

SOKA BIDEZKO TEKNIKAK

  • Segurtasun handiagoa
  • Lurzoruak ez du baldintzatzen
  • Arin mugitzeko aukera
  • Geldialdiak oso txikiak dira
  • Ez du mantentzeko espaziorik behar
  • Ez dakar arrisku osagarririk
  • Erraz eta arin instalatu eta jasotzen da

Lege Baldintzak