Kooperatiba gara

Gure lanaren emaitzak zuzenki eragiten digu, hau da gure bermerik onena

Jatorria

Duela 15 urte baino gehiago hasi zen gure ibilbidea lan bertikaletan edo soka bidezko sarbide-lanetan (Rope Access).  Hasiera batean hainbat enpresatan sakabanatutako langileak, ikasle, mendizale eta espeleologoak ginen.  Halabeharrak elkartu gintuen eta gure neurrirako enpresa bat sortzeko aukera eman zigun, egon izan garen enpresetan edukitzea gustatuko litzaigukeen hobekuntza eta aukera guzti horiekin. Asaken sortu genuen soka bidezko sarbide-lanak merezi duten lekuan kokatzeko, behingoz prekarietatetik urrunduz eta segurtasunaren, bikaintasunaren eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua eginez.

Apustu horren bidez beti materialik onenak erabiltzea aukeratu dugu, hornitzailerik onenak aukeratzea, prestakuntzan inbertitzea, kalitatearen eta segurtasunaren aldeko apustua egitea eta ziurtagiririk zorrotzenak lortzea.

Eta filosofia horrekin, gaur egun Asaken dena sortu dugu, lan bertikalen munduan erreferentea den enpresa bat. Know-How aurreratuenarekin eta sarbide-arazorik konplexuenak konpontzeko gaitasunarekin.

Langile profesionalak, gaitasun handikoak eta eraginkorrak, lanorduak optimizatuz eta edozein gorabehera gaindituz. Edozein arazo konpondu eta irtenbideak aurkitzeko lan egin zuten…

...dena ederto joan zen.”

Nigel McCoy, Wind Prospect operazioetako ingeniaria
IRATA ziurtagiriarekin

Euskal Herrian lehendabizi ziurtatutako enpresa

Talde bikaina gara

Asaken taldearen argazkia

Lege Baldintzak